Eukalipto landaketen ondorioei buruzko hitzaldia izango da bihar Errezilen

Aitziber Arzallus 2021eko martxoaren 25a

Bihar, ostirala, Borondegin izango da hitzaldia, 20:00etan hasita. Aitor Larrañaga izango da hizlaria. Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea eta biologian doktorea da Larrañaga, basoen inguruko ikerketa ugaritan parte hartu du eta ondo ezagutzen ditu eukalipto landaketek eragiten dituzten kalteak.

Errezilgo mendietan geroz eta eukalipto landare gehiago ikusteak kezkatutako herritar talde batek antolatuta, eukalipto landaketen ondorioak zeintzuk diren azaltzeko hitzaldia izango da bihar Errezilen. Saioa Borondegin izango da, 20:00etan hasita, eta Aitor Larrañaga izango da hizlaria. Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea eta biologian doktorea da Larrañaga, basoen inguruko ikerketa ugaritan parte hartu du eta ondo ezagutzen ditu eukalipto landaketek eragiten dituzten kalteak. 

Hitzaldian hainbat galderai erantzuten saiatuko da Larrañaga: besteak beste, eukalipto landaketek inguruko iturriak lehortzen dituzten; sute arriskua handitzen duten; inguruko ibai, baso, landare eta animalietan kateak eragiten dituzten; eta lurra agortzen duten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide