Errezilgo eguneko zentroko erabiltzaileak eta langileak txertatzen hasi dira

Mailo Oiarzabal 2021eko martxoaren 10a

Zortzi erabiltzailek eta bost langilek hartu dute gaur COVID-19aren kontrako txertoaren lehen dosia.

Eguneko zentroko onuradunen txertaketa hasi da Saiaz mankomunitateko herrietan. Errezilen gaur hartu dute COVID-19aren kontrako txertoaren lehen dosia zentroko zortzi erabiltzailek eta bost langilek, finkoek zein ordezkoek. "Gustura hartu dute txertaketa, lasaiago bizi nahi dutela adierazi dute" eguneko zentroko kideek, Saiazeko arduradunek jakinarazi dutenez.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide