Istorio zaharrak proiektu berri batean bateratuko dituzte Errezilgo eguneko zentroan

Andoni Elduaien 2021eko otsailaren 8a

Ixabel Agirresaroberen bisita jasoko dute hamabostean behin Errezilgo eguneko zentroan, istorio zaharrekin memoria eta ahozkotasuna lantzeko.

Otsailetik maiatzera bitartean, Ixabel Agirresaroberen bisita izango dute hamabostean behin Errezilgo eguneko zentroko erabiltzaileek; izan ere, Saiaz mankomunitateak egitasmo berri bat jarriko du han martxan. Eguneko zentroko erabiltzaileek istorio zaharrak gogoratu, kontatu eta partekatuko dituzte Agirresaroberekin eta bertako kideekin, helburua memoria eta ahozkotasuna lantzea izango direlarik. Istorio horiek, gainera, umorez zipriztinduko ditu Agirresarobek. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide