Bertso jasa partehartzailea egin dute Errezilen

Andoni Elduaien 2021eko urtarrilaren 30a

Herriko gaztetxoek bertsotan aritzeko aukera izan dute Unai Mendizabal eta Oihana Arana bertsolariekin.

Bertso Urtie egitasmoaren barruan, Bertso Jasa ekitaldia egin du Erniarraitz bertsozale elkarteak gaur, larunbata, Errezilen. Saio partehartzailea izan da; izan ere, herriko gaztetxoek bertsotan aritzeko aukera izan dute Oihana Arana eta Unai Mendizabal bertsolariekin. Errezilgo pilotalekuan egin dute saioa, 17:30ean hasita. 

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide