Bertso Urtie egitasmoaren barruan, Bertso Jasa ekitaldia antolatu du Erniarraitz elkarteak errezildarrentzat. Herriko gaztetxoek bertsotan aritzeko aukera izango dute larunbatean, hilak 30, Oihana Arana eta Unai Mendizabal bertsolariekin, saio parte-hartzailea izango baita. Errezilgo frontoian izango da saioa, 17:30ean hasita. Antolatzaileek adierazi dutenez, beharrezko osasun neurriak ezarriko dituzte saioan, eta mugikortasun mugak direla-eta errezildarrek soilik parte hartu ahal izango dute bertan.