Olentzeroren eta Mari Domingiren bisita jaso zuten atzo, abenduak 21, Errezilgo San Martin eskolako ikasleek eta eguneko zentroko erabiltzaileek. Toki Alai guraso elkarteak eta San Martin Herri Eskolak gonbidatuta izan zuten bien bisita. Eskolako ikasleek eta irakasleek Olentzerorekin eta Mari Domingirekin argazkiak ere atera zituzten herriko pilotalekuan.
Abenduaren 24an, berriz, Toki Alai guraso elkarteak antolatuta, Errezilgo parrokian Olentzeroren eta Mari Domingiren emanaldia izango da, 18:00etan hasita. Errezilgo herritarrentzako emanaldia izango da eta hara joateko izen-emate epea bukatuta dago dagoeneko.
Argazkiak: Gorka Tolosa.