Laguntza sareei eskerrak emateko bideoa, Saiaz mankomunitatearen eskutik

Anartz Izagirre 2020ko abenduaren 21a

Saiaz mankomunitateak bideo bat osatu du 2020an laguntza sareetan parte hartu duten herritarrekin. Aurten egin dituzten ekintzak aipatzen dituzte herritarrek bideoan.

Beizamako eta Errezilgo hainbat herritar agertzen dira Saiaz mankomunitateak argitaratu berri duen bideoan. Elkarteko kideek adierazi dute 2020a "oso berezia" izan dela, eta laguntza sareetan parte hartu duten herritarren adierazpenekin bideo bat osatu dute. Bertan, urtean zehar egindako ekintzak aipatzen dira, besteak beste.

Lau herri txiki osatzen dute Saiaz mankomunitatea: Albiztur, Beizama, Bidania-Goiatz eta Errezil. Elkartearen helburua herri horietako biztanleen ongizatea eta bizi kalitatea hobetzea da, eta hainbat ekintza eta programa gauzatzen dituzte urtero.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide