Juan Jose Eizmendi: "Garai batean euskaraz gehiago ez egitean dago akatsa"

Ihintza Elustondo 2020ko aza. 27a, 19:00

Badoa aurrera Euskaraldiaren bigarren edizioa, eta horrela, 'Hamaika arrazoi' elkarrizketa sortako bideoak argitaratzen jarraituko du Urolako Komunikazio Taldeak datozen egunotan, euskararen eta Euskaraldiaren bueltan. Gaurkoan, Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II" bertsolari errezildarra da gonbidatua.

Martxan da Euskaraldiaren bigarren edizioa, eta horrenbestez, egunotan, Hamaika arrazoi elkarrizketa sortako bideoak argitaratuko ditu Urolako Komunikazio Taldeak (UKT). Zehazki, Urola Kostako 11 herritako aurpegi ezagunek euskararen eta Euskaraldiaren inguruko galderak erantzungo dituzte.

Bosgarren bideoa da gaurkoa, eta zehazki, Juan Jose Eizmendi bertsolari errezildarra da gonbidatua.  Hamaika arrazoi sortako elkarrizketak Urolako komunikazio Taldea osatzen duten tokiko hedabideetan –Baleike, Karkara, Uztarria, Maxixatzen eta Zarauzko Hitza–, UROLA KOSTAKO HITZAren atari honetan nahiz Erlo Telebistan izango dira ikusgai egunero, 19:00etan hasita.

Aurreko egunetan Iñaki Gabarain txirrindulari ohi aizarnazabaldarrari, Aitor Arregi sukaldari getariarrari ,Ixabel Jauregi euskaltzale azkoitiarrari eta Iñaki Oliden idi-zale eta harakin oriotarrari egindako elkarrizketak argitaratu ditu UKT-k.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide