Sutea izan da Errezilgo baserri batean

Aitziber Arzallus 2020ko urriaren 22a

12:00ak aldera piztu da sua, Añoia baserriko biltegian. Baserriko makinaria gordetzeko erabiltzen dute biltegi hori. Inor ez da zauritu.

Hitzak jakin ahal izan duenez, 12:00ak aldera piztu da sua Errezilgo Añoia baserriko biltegian. Baserriko makinaria gordetzeko erabiltzen zuten biltegi hori, eta ez dakite nola piztu den sua. Abisua eman ostean, Ertzaintza eta suhiltzaileak bertaratu dira, eta azken horiek aparteko arazorik gabe hartu dute sutea mendean. Inor ez da zauritu, baina kalte materialak eragin ditu suak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide