Albiztur, Beizama, Bidania-Goiatz eta Errezilgo Udalak kide dituen Saiaz Gizarte Zerbitzuen mankomunitatea, gizon eta emakumeen arteko berdintasun politikak lantzen dabil 2005. urteaz geroztik. Emakumeen ahalduntzea, hezkidetza, zaintza eta indarkeria matxista izan dira orain arteko prozesuan landu dituzten esparruak.
2018. urtean egindako Lehenengo Berdintasun Planaren ebaluaketaren ondoren, orain datozen lau urteetarako –2020-2024 urteak–Bigarren Berdintasun Plana martxan jarri nahi dute. Emakumeen Foroa berriro martxan jartzeko "gogoz" dagoela jakinarazi du Saiaz Gizarte Zerbitzuak. Era berean, Bigarren Berdintasun Planaren aurkezpena ere abian dela aurreratu dute.
Urriaren 5ean, azaroaren 9an eta abenduaren 14an egingo dituzte emakumeen ahalduntze prozesua lantzeko saioak, Bidania-Goiazko udaletxeko pleno aretoan., 19:00etatik 20:30era bitartean. Antolatzaileek jakinarazi dute higiene neurriak tarteko maskara jantzita izatea eta distantziak errespetatzea beharrezkoa izango dela saio guztietan.