Kepa Peñagarikano eta Xabier Orbegozo 'Arria V'.a prest, Euskal Pentatloi Txapelketaren finalaren atarian

Maialen Etxaniz 2020ko irailaren 26a

Gaur jokatuko dute Azpeitiko zezen plazan III. Euskal Pentatloi Txapelketaren finala, 22:00etan hasita. Finalaren atarian nola dauden eta zer aurreikuspen dituzten kontatu dute Kepa Peñagarikano azpeitiarrak eta Xabier Orbegozo 'Arria V' errezildarrak.

Ate joka dago III. Euskal Pentatloi Txapelketaren finala. Gaur, larunbata, jokatuko dute final handia Azpeitiko zezen plazan. 22:00etan hasita, nor baino nor arituko dira finalera sailkatu diren sei kirolariak: Xabier Zaldua, Julen Gabirondo, Xabier Orbegozo Arria V errezildarra, Kepa Peñagarikano azpeitiarra, Iñaki Errazkin eta Julen Kañamares. Antolatzaileek ezohiko segurtasun neurriak eta arauak errespetatzeko deia egin diete ikusleei. Finalaren atarian, Peñagarikanorekin eta Arria V.arekin hitzegin dugu, orain arte egindako lanaz eta finalera begira dituzten aurreikuspenez.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide