Errezilgo Ibarbi Sagarraren Ibilbidea gertutik ezagutzen

Maialen Etxaniz eta Urtzi Oteiza 2020ko irailaren 17a

Kanpoan Errezil sagarra bezala ezagutzen dena, Ibarbi sagarra da errezildarrentzat, eta fruitu preziatua da herrian. Duela pare bat urte, horren preziatua den fruitua ezagutarazteko asmoz, Ibarbi Sagarraren Ibilbidea jarri zuten martxan Errezilen, eta hara bertaratu gara, egitasmoaren inguruko xehetasunak gertutik ezagutzeko, eta Errezil Sagarra elkarteko Joxe Ramon Agirrerekin batera egin dugu bidea.

Mendiz eta larrez inguratuta dago Errezil, Hernio mendiaren magalean. Zestoa, Aia, Asteasu, Larraul, Bidegoian, Albiztur, Beizama eta Azpeitia herriak ditu mugakide. Herri txikia da Errezil, xarmaz betea, eta badu altxor preziatu bat: Ibarbi sagarra. Horren preziatua duten fruitua ezagutarazteko eta sustatzeko, Ibarbi Sagarraren ibilbidea jarri zuten martxan duela urte batzuk. Ibilbidearen nondik norakoak ezagutzeko asmoz, Errezilera hurbildu gara. Bertan hartu gaitu Errezil Sagarra elkarteko Joxe Ramon Agirrek, eta Ibarbi sagarraren ibilbideko hainbat txoko erakutsi dizkigu, azalpenak ematearekin batera. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide