Egin dute Etumetako artegiaren aldeko zozketa

Mailo Oiarzabal 2020ko irailaren 8a

540a da zenbaki saritua eta Urrestillako Ibai Eder kooperatiban saldu zuten txartela.

Etumeta baserriko artegia suak kiskali zuen joan den ekainaren 21ean. Suteak Josu Soraluze Azpeitiko bizilagunaren proiektuari eragindako kalteak arintzen laguntzeko, elkartasun kanpaina jarri zuten martxan berehala, nahi zuenak era batera edo bestera bere alea jar zezan.

Kanpaina horren barruan, laguntza bonoak jarri zituzten salgai, eta bono horiek erosi zituztenek Euskal Herriko produktuz osatutako otarre baten zozketan parte hartu dute. Zozketa egn dute jada, eta 540a da saritutako zenbakia; Urrestillako Ibai Eder kooperatiban saldutakoa da zenbaki hori. Saritutako txartelaren jabeak Azoka Plazako Elikagune dendatik pasatu beharko du saria jasotzera.

"Zorionak eta eskerrik asko zuen ekarpena egin duzuen guztioi", diote elkartasun kanpainaren sustatzaileek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide