Gaur arratsaldean, 17:00 aldean, sua piztu da Errezilgo baserri batean. Ertzaintzak Urola Kostako Hitzari azaldu dionez, suhiltzaileak eta Ertzaintza bertaratu dira sua piztu den eremura, baina horiek iristerako itzali dute sua baserriko bizilagunek.