Ogi artisaua gai hartuta Urola Gustagarriren barruko saioa egin zuten atzo arratsaldean, Azpeitiko Azoka Plazan. Berezia izan zen atzoko saioa, izan ere aurrez izena eman zuen jendeak etxetik jarraitu zuen streaming bidez. Errezilgo Solaka eta Irure Txiki okinek eta Azkoitiko Mokoroak parte hartu zuten. Horiez gainera, Aitziber Aizpuru nutrizionista azpeitiarrak zuzeneko solasaldia eskaini zuen. Ogi artisauaz, lehengaiez, ekoizpen prozesuaz eta ogiaren propietateez hitz egin zuten atzoko solasaldian.