Errezilgo Erdoizta auzoko korta batean sua piztu da gaur, igandea, 07:45 aldean, eta zauriturik izan ez bada ere, kalte handiak eragin ditu suteak. Ertzaintzak UROLA KOSTAKO HITZAri azaldu dionez, korralde barruan zen guztia kiskali du: dozenaka ardi hil dira eta traktoreak zein bestelako hainbat material erre egin dira. Azpeitiko eta Zarauzko parkeetako suhiltzaileak aritu dira sua itzaltzen goizean.