Adinekoei eguneko arreta eskaintzen hasi dira berriz ere Errezilen

Urola Kostako Hitza 2020ko ekainaren 16a

Distantzia eta higiene neurriak hartuta jarri dute martxan programa. Hurrengo saioa ekainaren 25ean, ostegunez, izango da, 15:00etan hasita, Borondegiko lehen solairuan

Adinekoei zuzendutako eguneko arreta zerbitzua martxan da berriz ere Errezilen. Distantzia eta higiene neurriak hartuta jarri dute martxan programa. Hurrengo saioa ekainaren 25ean, ostegunez, izango da, 15:00etan hasita, Borondegiko lehen solairuan. Programaren dinamizazioaz arduratzen den Saiaz gizarte zerbitzuen mankomunitateak azaldu duenez, "gogoz" ekin diote zerbitzuari.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide