Zabalik dago berriro Errezilgo eguneko zentroa

Urola Kostako Hitza 2020ko ekainaren 9a

COVID-19 gaitzagatik hainbat hilabetez itxita egon ostean, berriro zabaldu zuten astelehenean, hilak 8, Errezilgo eguneko zentroa. Bertako arduradunek adierazi dutenez, "oso hunkigarria" izan zen zentroaren irekiera, adinekoek berriro elkar ikusteko eta beren artean hitz egiteko aukera izan baitzuten. Erabiltzaileen osasun eta segurtasun neurriak hartuta ireki dute zentroa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide