Parapentean istripua izan du pertsona batek Errezilen

Urola Kostako Hitza 2020ko maiatzaren 30a

16:00ak aldera gertatu da ezbeharra, Errezilgo Arzallus auzoan. Ertzaintzak helikoptero bat bidali du istripua gertatu den lekura.

Parapentean zebilen pertsona batek ezbeharra izan du Errezilgo Arzallus auzoaren parean. Ertzaintzak adierazi duenez, 16:00ak aldera gertatu da ezbeharra eta helikoptero bat bidali duten istripua gertatu den lekura zauritua ospitalera eramateko. Ertzaintzak ez du zaurituaren inguruko xehetasun gehiagorik eman.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide