Errezilen ere eragina izaten ari da koronabirusa

Urola Kostako Hitza 2020ko martxoaren 12a

Eskualdeko beste herrietan bezala, Errezilen ere hasi dira neurriak hartzen koronabirusa dela eta. Errezilgo eta Bidania-Goiazko adinekoak egitekoak ziren bilera bertan behera utzi dute. Udal instalazioekin zer egin aztertzen ari dira.

Hamabostean behin Errezilgo eta Bidania-Goiazko adinekoek elkarrekin egin ohi duten jarduera ez egitea erabaki dute bi herri horietako udalek. Hala baieztatu dio Xebero Agirretxe Errezilgo alkateak UROLA KOSTAKO HITZAri. "Gaur [atzo] Errezilen egitea tokatzen zen bilera, eta bertan behera utzi dugu". Gainerako udal instalazioekin zer egin aztertzen ari direla esan du. "Gizarte zerbitzuetako langileekin hizketan ari gara eguneko zentroarekin zer egin erabakitzeko, baina oraindik ez dugu erabaki".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide