X. Erniarraitz bertso txapelketaren lehen kanporaketaren laburpena, bideoan

Urola Kostako Hitza 2020ko martxoaren 4a

X. Erniarraitz bertso txapelketaren aurreneko kanporaketaren laburpen bideoa da honako hau. Gaur, asteazkena, gauean eskainiko du Erlo Telebistak lehen kanporaketa osorik, 22:00etan hasita. 

Joan zen igandean jokatu zen X. Erniarraitz bertso txapelketaren lehen kanporaketa Errezilgo Borondegi Kultur Etxean. Aurreneko kanporaketa puntutan berdinduta bukatu zen: Maider Arregi oñatiarrak eta Xabat Illarregi leitzarrak 245na puntu lortu zituzten. Epai irizpideen arabera, ordea, Arregik lortu du txapelketako finala jokatzeko txartela. Hirugarren puntuazio onena, 224,5 puntu, Joanes Illarregi leitzarrak lortu zuen; laugarrena, 221 punturekin, Unai Izagirre azkoitiarra gelditu zen; bosgarrena, Sarai Robles barañaindarra, 205 punturekin; eta, seigarrena, 192,5 punturekin, Eder Iturralde errezildarra.

Aurreneko kanporaketaren laburpen bideoa da honako hau. Gaur, asteazkena, gauean eskainiko du Erlo Telebistak X. Erniarraitz txapelketaren lehen kanporaketa osorik, 22:00etan hasita. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide