Gipuzkoako Automobilismo Txapelketak hainbat sari utzi du eskualdean

Urola Kostako Hitza 2020ko otsailaren 11

Gipuzkoako Automobilismo Federazioak 2019ko sariak banatu ditu Donostian. Sarituen artean dira Iokin Agirre, Iñaki Aiertza, Arantzazu Araneta, Joseba Bikendi, Joxe Labaka, Jon Arregi, Igor Arriaran eta Aratz Aizpuru azpeitiarrak, Iosu Beitia Azkoitiko bizilaguna eta Iker Zinkunegi errezildarra.

Gipuzkoako Automobilismo Federazioak 2019ko sariak banatu zituen joan den larunbatean Donostiako Xanti jatetxean, eta hainbat sari jaso dute eskualdeko pilotuek. Sarituen artean dira Iokin Agirre, Iñaki Aiertza, Arantzazu Araneta, Joseba Bikendi, Joxe Labaka, Jon Arregi, Igor Arriaran eta Aratz Aizpuru azpeitiarrak, Iosu Beitia Azkoitiko bizilaguna eta Iker Zinkunegi errezildarra.

Hainbat kategoriatan sailkatuta banatu zituzten 2019ko Gipuzkoako Automobilismo Txapelketako sariak. Rallyen kategorian, pilotu onenaren saria jaso zuen Iokin Agirrek, eta bigarren onenarena Iñaki Aiertzak; kopilotuetan, berriz, Arantzazu Aranetarentzat izan zen bigarren saria. Klaseei dagokienez, bosgarren klaseari dagokion saria jaso zuten Iokin Agirrek eta Arantzazu Aranetak, eta seigarren klaseari dagokiona Iñaki Aiertzak eta Joseba Bikendik.

Rallysprinten kategorian, Jokin Aiertzak bigarren pilotu onenaren izendapena jaso zuen. Era berean, Joseba Bikendi hirugarren kopilotu onena izendatu zuten. Klaseei dagokienez, hirugarren klaseko saria jaso zuten Jon Arregik eta Igor Arriaranek, eta seigarren klaseko saria berriz, Jokin Aiertzak eta Joseba Bikendik. Formula librean, Iker Zinkunegik eta Aratz Aizpuruk eskuratu zuten lehen postua.

Mendiko probetan, turismoen kategorian, Joxe Labaka sailkatu zen bigarren, eta monoplazetan, bigarren postua eskuratu zuen Iosu Beitiak. Era berean, bosgarren klaseari dagokion saria ere eskuratu zuen Labakak, eta zazpigarren klaseari dagokiona Beitiak.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide