Errezilgo Erniope elkartean mus txapelketa egingo dute datorren ostiralean, otsailak 14. 22:00etan hasiko da lehia, eta partaideek ordu erdi lehenago joan beharko dute izena ematera; bikote bakoitzak hogei euro ordaindu behako du. Lau erregetara jokatuko dute txapelketa, eta saio bakoitza lau usteletara eta bost hamarrekotara izango da.
Aurreneko hiru bikote sailkatuentzako sariak izango dira: lehen sailkatuek txapelak eta 150 euro eskuratuko dituzte, bigarren bikoteak ehun euro jasoko ditu, eta hirugarrenak 50 euro. Arazorik sortuko balitz, antolatzaileek erabakitakoa onartu beharko dute jokalariek.