Ehun boluntario inguruk parte hartu du Errezilgo zuhaitz landaketan

Urola Kostako Hitza 2020ko otsailaren 4a

Lehen pinudia izandako Errezilgo lursail bat berreskuratzeko zuhaitz eta zuhaixka landaketa jardunaldia egin zuten igandean, Lurgaia fundazioak antolatuta. Ehun boluntario inguruk parte hartu zuten landaketan, eta 670 zuhaitz eta zuhaixka landatu zituzten: 400 haritz kankadun, 85 urki, 31 ezki, 28 astigar arrunt, zortzina sagarmina eta makatza, 60 otsa lizar eta 50 lizar.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide