Maria Rosa Zubizarreta Beristainek 100 urte bete zituen joan den larunbatean, urtarrilaren 11n. Urtebetetze egunean bertan Errezilgo Udaleko ordezkarien bisita jaso zuen. Xebero Agirretxe alkateak zoriondu zuen udalaren izenean Zubizarreta. Errezilen jaio eta bizi izan da mende honetan Zubizarreta. Sortzez Galarraga Barrena baserrikoa da, eta hantxe bizi izan da ehun urte hauetan. Bost seme-alaba izan ditu.
Maria Rosa Zubizarreta errezildarrak 100 urte bete zituen larunbatean.