'Ospel' filmaren grabaketa, Errezilen

Urola Kostako Hitza 2019ko abe. 24a, 15:45

Xanti Rodriguez zinemagile azpeitiarra hasi da dagoeneko Ospel filma grabatzen. Atzo, astelehena, Errezilgo plazan grabatu zuten filmeko hainbat eszena, eta grabaketan parte hartu zuten Mikel Larrañaga aizkolari azpeitiarrak eta Julen Alberdi Txikia IV azkoitiarrak, besteak beste. Grabaketa ez dute oraindik amaitu, eta etzi, hilak 26, beste zenbait eszena grabatuko dituzte.

Hona hemen filmeko argazki bilduma: (Argazkiak: Xanti Rodriguez)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide