Saiaz mankomunitateak Tipi-Tapa egitasmoa martxan jarriko du Errezilen. Bizi ohitura osasuntsuak sustatzea da proiektuaren helburua, eta herriko boluntarioen laguntza baliatuko dute horretarako. Ariketa fisikoa, hitzaldiak, jokoak, musika... landuko dituzte saioetan. Gazteei, helduei zein adinekoei zuzenduta egongo dira saioak; modu horretan, belaunaldien arteko harremanak landu nahi dituzte.
Hilean behin elkartuko dira, ostegunetan, udaletxearen azpian, eta 10:30etik 12:30era arte iraungo du ekintzak. Saioa amaitzean, hamaiketakoa egingo dute Borondegi tabernan. Lehen saioa abenduaren 19an izango da. Programan parte hartu nahi dutenek edo boluntario izan nahi dutenek 943 68 11 28 telefonora deitu edo saiaz@saiaz.eus helbidea idatzi behar dute.