Azpeitia eta Errezil arteko errepidea konpondu eta autobus zerbitzua martxan jarri bitartean, taxi zerbitzu berezia jarri du Lurraldebusek. Zerbitzu hori astegunetan, astelehenetik ostiralera, eskainiko dute UK02 (Azkoitia-Azpeitia-Errezil-Bidania-Goiatz-Albiztur-Tolosa) autobus zerbitzuarekin lotura bermatuz. Taxi zerbitzu hori erabili ahal izateko, ordea, aurrez eskaera egin beharko da 900-30 03 40 telefono zenbakira deituta (doako telefonoa da). Eskaera egiteko ordutegia 08:00etatik 20:00etara artekoa da. Goizeko lehen orduko autobusaren ordezko taxi zerbitzua eskatzeko bezperan deitu beharko da, eta bestela autobusa jatorritik irten baino 90 minutu lehenago.