Laffageri buruzko dokumentala eman dute Errezilen, indarkeria matxistaren aurkako egunaren harira

Urola Kostako Hitza 2019ko azaroaren 25a

Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Egunaren harira, hainbat ekintza egin dute egunotan Errezilen. Besteak beste, Nagore dokumentala eskaini zuten larunbat arratsaldean Borondegin, eta hainbat lagun bertaratu zen 2008an bortxaz erail zuten gaztearen auzia kontatzen duen ikus-entzunezkoa ikustera.

Horrez gain, larunbat gauean afaria egitekoa ziren Borondegin, baina jende gutxik eman zuela-eta izena, bertan behera geratu zen hitzordua. Gaur, berriz, Tratu Onen Eguna ospatu dute ikastetxean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide