Maite Arraizak eta Garikoitz Bravok irabazi dute Errezilgo V. Kros Mistoa

Ihintza Elustondo 2019ko azaroaren 17a

Gaur goizean jokatu dute Errezilgo V. Kros Mistoa. Indarkeria matxistaren aurkako minutu bateko isilunearen ostean hasi da lasterketa. Maite Arraiza eta Garikoitz Bravo nagusitu dira helduen proban; 21 minutu eta 13 segundo behar izan dituzte bost kilometroko ibilbidea osatzeko. Haien atzetik sailkatu dira Ane Iturria eta Gorka Zabala (22:02), eta hirugarren postuan, berriz, Aitana Gil eta Mikel Iriarte (22:07). Bestalde, helmugara iritsi den Errezilgo lehen bikotea Izaro Zinkunegik eta Xabier Ibargurenek osatutakoa izan da; haiek 25 minutu eta 23 segundo behar izan dituzte proba amaitzeko.

Helduen lasterketa hasi aurretik, haurren probak jokatu dituzte. Haur Hezkuntzakoen mailan, Alain Uranga eta Laura Bereziartua nagusitu dira; LH1 eta LH2 mailetan, Izarne Agirretxe eta Iker Galarraga; LH3 eta LH4 mailetan, Enea Garmendia eta Aner Korta; eta LH5 eta LH6 mailetan, Aiara Karrera eta Enaitz Korta.

Proba guztiak amaitzean, sari banaketa ekitaldia egin dute, eta otarra bat ere zozkatu dute. Gainera, azken urteetan bezala, ardo dastaketa egin dute Kros Mistoa amaitzean. Eguraldi narratsa izanagatik, giro ederra nagusitu da.

Hona hemen gaurko irudiak:

kros m

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide