Txupinazoa botata, samartinetan murgildu dira Errezilen

Nerea Uranga 2019ko azaroaren 9a

Kirol Mahaiko kideek txupinazoa botata hasi zituzten atzo iluntzean Errezilen San Martin jaiak. Euripean, hainbat haur eta heldu elkartu zen atzo arratsaldeko zortziretarako Borondegi kultur etxearen atarian txupinazoa jarraitzeko. Balkoira Kirol Mahaiko kideak eta Xebero Agirretxe alkateak irten, eta festak hasteko suziria bota zuten, eta behean zain-zain zeuden haurren gozamenerako gozokiak ere bota zituzten. Ordurako, frontoian gaueko herri afarirako mahaiak prestatuta zituzten. 240 lagun elkartuko ziren herri afarian.

Gaur eta astelehenean Errezilgo samartinek emateko dutena:

Gaur, larunbata

16:00. Mus eta eskoba txapelketak.
17:00. Haurrentzako zumba eta zirku tailerrak, Dantzalekuan edo Borondegiko aterpean.
20:30. Sagardo eta pintxo dastaketa, frontoian.
23:00. Lidia eta Itzedertrikitilariak.

Azaroak 11, astelehena. San Martin Eguna.
11:00. San Martin eguneko meza.
Ondoren, hamaiketakoa Borondegin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide