Jolasak eta prestaketak Errezilen, samartinetako txupinazoaren zain

Urola Kostako Hitza 2019ko azaroaren 8a

Prest daude Errezilen aurtengo San Martin jaiak hasteko. Iluntzean Kirol Mahaiko kideek botako duten txupinazoaren aurretik, batzuk lanean eta besteak jolasean ibili dira festetako lehen eguneko arratsaldean. Eskolatik irten bezain pronto, eta eguraldi kaskarrari ihes eginez, Akertxoko ludotekan elkartu dira umeak eta Kultur Etxean gaztetxoak, hezitzaileekin batera, jaietako lehen hitzordua izan duten jolasei ekiteko. Bien bitartean, frontoian gaueko herri afarirako mahaiak prestatzen aritu da hainbat herritar; eta frontoiaren kanpo aldean, euriaren eta haizearengandik babestuta, sukaldaria eta laguntzaileak ere fin ari ziren lanean arratsalde erdian. 240 lagun elkartuko dira afarian

Hau da gaur, bihar eta astelehenean Errezilgo samartinek emateko dutena:

19:00. Triki poteoa herriko trikitilari gazteekin.
20:00. Txupinazoa, Borondegiko balkoitik. Kirol Mahaiak botako du.
21:00. Herri afaria, frontoian, Gaztetandikek antolatuta.
00:00. Gaztetxoen dantza emanaldia.
00:30. Elizagoien ahizpen emanaldia.

Bihar, larunbata

16:00. Mus eta eskoba txapelketak.
17:00. Haurrentzako zumba eta zirku tailerrak, Dantzalekuan edo Borondegiko aterpean.
20:30. Sagardo eta pintxo dastaketa, frontoian.
23:00. Lidia eta Itzeder.

Azaroak 11, astelehena. San Martin Eguna.
11:00. San Martin eguneko meza.
Ondoren, hamaiketakoa Borondegin.

Hemen, berriz, gaur arratsaldeko argazkien bilduma:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide