Ostiralean jokatuko dute Errezilen aurtengo futbolin txapelketa

Urola Kostako Hitza 2019ko urriaren 22a

Gaztetxoena 21:00etan hasiko da eta helduena 23:00etan, Borondegin. Haurrek doan eman ahalko dute izena eta helduek 5 euroren truke, Kirol Mahaiak samartinen atarian antolatutako txapelketan.

Laugarren urtez jarraian, futbolin txapelketa antolatu du Errezilgo Kirol Mahaiak. Ostiral honetan, urriaren 25ean, izango da aurtengoa, Borondegin. Aurrekoetan bezala, gertu diren San Martin jaien aurrekari gisara dator futbolin txapelketa, eta festa horien antolaketa diruz laguntzeko ere baliatuko dute izen-ematearekin jasotakoa.

Bi txapelketa egingo dituzte, zehazki, ostiralean. Gaztetxoena izango da goiztiarrena, 21:00etan hasita; 2006tik aurrera jaiotakoek har dezakete parte eta doakoa izango da parte hartzea. 23:00etatik aurrera jokatuko den helduen txapelketan parte hartzeko, aldiz, 5 euro ordaindu beharko dira. Txapelketak hasi baino ordu erdi lehenago irekiko dute izen-ematea.

Sariei dagokienez, gaztetxoen txapelketaren irabazleek samartinetako herri afarirako bi txartel jasoko dituzte, eta helduen lehiako txapeldunek, berriz, bi lagunentzako otordua, Borondegin bertan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide