Mugarrieta baserria nagusi, Errezilgo VII. Sagardo Txapelketa Herrikoian

Maialen Etxaniz 2019ko urriaren 6a

VII. Sagardo Txapelketa Herrikoia izan zen atzo, larunbata, Errezilen, Gaztetandik kultur elkarteak antolatuta. Jende ugari animatu zen herrian bertan ekoitzitako sagardoak dastatzera, tortilla, txorizo nahiz hirugihar pintxoez lagunduta. Eguraldiak lagundu zuenez, frontoiaren ondoko dantzalekuan egin zuten sagardo sariketa, 20:00etan hasita, eta festa giro ederra izan zen nagusi. 

Beste urtetan bezala, bi sari banatu zituzten atzokoan, sari ofiziala eta publikoarena, eta Mugarrieta baserria nagusitu zen bi sailkapenetan. Epaimahaiaren arabera, Mugarrieta baserriak ekoitzitako sagardoa izan zen aurtengo edaririk onena. Estra Zaharra baserria sailkatu zen bigarren eta Basabe baserria hirugarren. Txapelketara bertaratu ziren herritarren artean ere sagardorik gustukoena Mugarrieta izan, eta Estra Zaharra eta Zuazketa ondoren. 

Hona hemen atzoko sagardo txapelketako irudi batzuk: 
 

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide