Irati Arzelusek eta Nahia Dorronsorok irabazi dute Errezilgo I. Trikiti Txapelketa

Urola Kostako Hitza 2019ko irailaren 28a

Errezilgo Trikitilari Gazteen Txapelketaren lehen edizioa izan da gaur, larunbata, eta 17:30ean hasita, sei bikote aritu dira nor baino nor lehian. Pilotalekuaren ondoan muntatutako karpan egin dute Gaztetandik kultur elkarteak antolatutako txapelketa, eta Irati Arzelus lazkaotarra eta Nahia Dorronsoro bidaniarra nagusitu dira. Bigarren saria, berriz, Araitz Etxaniz azkoitiarrak eta Enaitz Alberdi azpeitiarrak jaso dute. Hirugarren saria Ianire Segurola eta Elaia Diaz hernaniarrentzat izan da.

Trikitilari horiez gain, honako hauek ere parte hartu dute txapelketan: Julen Labaka errezildarrak eta Garazi Larrañaga azkoitiarrak; Eider Garro eta Araitz Elizalde hernaniarrak; eta Eneko Urkola zaldibiarrak eta Aiora Roteta alkizarrak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide