Trikitilari Gazteen Txapelketa egingo dute lehen aldiz Errezilen

Urola Kostako Hitza 2019ko irailaren 24a

Larunbaterako jarri du hitzordua Gaztetandik kultur elkarteak. 17:30ean hasita, sei bikote ariko dira nor baino nor lehian, pilotalekuaren ondoan muntatuko duten karpan.

Trikitilari Gazteen I. Txapelketa izango da datorren larunbatean, hilak 28, Errezilen. 17:30ean hasita, sei bikote ariko dira lehian, pilotalekuaren ondoan muntatuko duten karpan. Honako trikitilari hauek parte hartuko dute txapelketaren lehen edizioan: Julen Labaka eta Garazi Larrañaga (Errezil-Azkoitia); Irati Arzelus eta Nahia Dorronsoro (Lazkao-Bidania); Araitz Etxaniz eta Enaitz Alberdi (Azkoitia-Azpeitia); Eneko Urkola eta Aiora Roteta (Zaldibia-Alkiza); Ianire Segurola eta Elaia Diaz (Hernani); eta Eider Garro eta Araitz Alberdi (Hernani). Gaztetandik kultur elkarteak antolatu du txapelketa, eta herritarrei bertaratzeko deia egin die.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide