Errezilgo jubilatuek eta pentsiodunek bazkaria egingo dute igandean, Zelatunen

Urola Kostako Hitza 2019ko irailaren 10a

Zelatungo jaien harira, urtero egin ohi dute bazkaria Errezilgo jubilatuek eta pentsiodunek, eta aurten, iraileko hirugarren igandean jarri dute hitzordua.

Iraileko igande guztietan erromeriak izaten dira Zelatunen, eta horren harira, festan murgilduko dira Errezilgo jubilatuak eta pentsiodunak. Egun horien bueltan, urtero egin ohi dute bazkaria, eta aurten, hileko hirugarren igandean, irailaren 15ean, jarri dute hitzordua. Antonioren bordan bazkalduko dute igandean, eta ondoren, elkarrekin egun eder bat igarotzeko aprobetxatuko dute tartea. Gainera, Olarte eta Larrañagarekin erromeria izango da, eta dantzarako aukerarik ere izango dute errezildarrek.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide