Hernio mendian zebiltzala zauritutako bi pertsona erreskatatu ditu gaur, igandea, Ertzaintzaren erreskate unitateak. Ertzaintzak jakinarazi duenez, bi izan dira gaur Errezil inguruetan egin dituzten erreskateak, eta zauritutako bi pertsonak Aiara eraman dituzte helikopteroan, ondoren artatuak izateko. Ertzaintzaren erreskate unitateaz gain, ebakuazioan esku hartu behar izan dute Osakidetzako eta Gipuzkoako DYAko medikuek.
Irailero bezala, joan den astetik erromeria sasoian murgilduta daude Zelatunen. Gaurkoa aurtengo bigarren erromeria izan da Zelatunen, Hernioren magalean, eta jende ugari elkartu da bertan.