Europako Segalari Txapelketan izango da Jexux Mari Goenaga errezildarra

Urola Kostako Hitza 2019ko abuztuaren 12a

Abuztuaren 14an eta 15ean jokatuko dute txapelketa Austrian. Gizonen lehian ariko da Goenaga, eta 10x10 metroko lursailean ariko da lanean. 2017an bigarren egin zuen errezildarrak Europako Txapelketan.

Euskal Herriko segalari taldea.

Abuztuaren 14an eta 15ean Europako Segalari Txapelketa jokatuko dute Austriako Schärding herrian, eta hainbat euskal segalari izango dira lehian. Euskal Herria ordezkatuko duen taldean hiru gaztetxok eta hamasei helduk parte hartuko dute; tartean da Jexux Mari Goenaga errezildarra.

Suitzako, Alemaniako, Hego Tirolgo, Esloveniako, Eslovakiako, Txekiako, Britainia Handiko, Austriako eta Euskal Herriko segalarik parte hartuko dute txapelketan. Euskal Herriko taldea 1997. urteaz geroztik ari da lehia horretan parte hartzen.
 
Txapelketan azkartasuna eta txukuntasuna hartuko dituzte kontuan, eta Goenagak nahiz gainerako gizonezko parte-hartzaileek 10x10 metroko lursailean egin beharko dituzte lanak. Txapelketaren aurreko edizioetan marka oso onak lortutakoak dira euskal segalariak; adibidez, 2017an bigarren postua lortu zuen Europako Txapelketan Jexux Mari Goenaga errezildarrak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide