Mendi lasterkariek hitzordu garrantzitsua dute asteburu honetan; izan ere, Ehunmilak (168 kilometro), G2H (88 kilometro) eta Marimurumendi (42 kilometro) probak jokatuko dituzte datozen egunetan. Hiru proba horietatik bat ikusteko aukera izango da Urola Kostan; hain zuzen ere, Ehunmilak Azkoititik, Azpeititik eta Errezildik igaroko da.
Datorren ostiralean, uztailak 12, Beasaindik abiatuko da Ehunmilak ultra traila, 18:00etan, eta gauean Azkoitira iritsiko da. Gorlatik Elosura joango dira parte hartzaileak, eta handik Madariagara. Lasterketaren 43. kilometroaren inguruan igaroko dira korrikalariak Madariagatik, 22:30etik 03:00etara bitartean. Ondoren, Azpeitira iritsiko dira korrikalariak: antolatzaileen arabera, 23:00 aldera izango dira lehen lasterkariak Azpeitian; azkenak, berriz, zapatuko 07:45 inguruan. 53. kilometroan igaroko dira lasterkariak Azpeititik, eta Azoka Plazan izango da anoa postua. Handik, Zelatunera joango dira partaideak.
Urola Kostako hainbat herritarrek parte hartuko dute hiru mendi lasterketetan. Lotura hauetan ikus daiteke zeintzuk izango diren partaideak:
-G2H