Kintopeko XXI. Idi Dema Saria jokatuko dute gaur eta astelehenean Errezilen

Urola Kostako Hitza 2019ko eka. 21a, 10:35

22:00etan hasiko dira demak Beheko plazan, eta gaur Ixidro Erretegiak, Matxainek, Bolañok eta Olidenek neurtuko dituzte indarrak. Astelehenean, berriz, Benguria, Lopategi eta Izeta ariko dira. Saizar sariketarako puntuagarria izango da Errezilgo lehia.

Gaur eta astelehenean Kintopeko XXI. Idi Dema Saria jokatuko dute Errezilen, Gaztetandik kultur elkarteak antolatuta. 22:00etan hasiko dira demak Beheko plazan, eta gaur Azkoitiko Ixidro Erretegiak, Errenteriako Matxainek, Laudioko Bolañok eta Orioko Olidenek neurtuko dituzte indarrak. Astelehenean, berriz, Bermeoko Benguria, Birleko Lopategi eta Aiako Izeta ariko dira.

Saizar sariketarako puntuagarria izango da Errezilgo lehia, eta horrez gain, irabazleak 1.300 euro, manta eta garaikurra eskuratuko ditu. Bigarrenak 1.150 euro, hirugarrenak mila euro, laugarrenak 900 euro, bosgarrenak 800 euro, seigarrenak 700 euro eta zazpigarrenak 640 euro.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide