https://youtu.be/bXvu7hNh1ns
Zaindariaren egunarekin batera hasi dituzte aurten Errezilen San Antonio jaiak. Urtero legez, San Antonio ermitaren bueltan hasi dute festa. Meza entzutera joan da hainbat herritar, eta elizkizuna bukatu bezain pronto bota dute txupinazoa; aurten, euskara ikasten ari diren herritarrak izan dira jaien hasiera iragarri duten suziriak botatzeaz arduratu direnak.
Jarraian, festa batzordekoek prest zuten hamaiketakoaz gozatu dute ermitaren inguruan elkartu direnek, Itzeder eta Lidia trikitilarien doinuak lagun zituztela. Umeak, berriz, zai-zai zeuden, ermitaren gain aldeko zelaira poniak eta zezen txikiak noiz aterako.
Eguerdikoaz gozatu ondoren, gaur arratsaldean izango dituzte hurrengo hitzorduak errezildarrek. Sanantonioak ospatzen, berriz, igandera arte jarraituko dute. Hau da prestatu duten egitaraua:
Gaur, osteguna
18:00. Herriko trikitilarien jaialdia, Dantzalekuan.
19:00. Pintxo poteoa, Erniope elkartean eta Borondegi tabernan.
Bihar, ostirala
16:00. Haur jolasak.
19:00. Poteoa herriko trikitilariekin.
21:00. Herri afaria frontoian, Guraso Elkarteak antolatuta.
Etzi, larunbata
16:00. Judo ikasleen erakustaldia.
17:00. Puzgarriak eta karting gunea eskolako jolastokian.
17:30. Helduen I. Dantza Suelto Txapelketa Dantzalekuan, Gaztetandik elkarteak antolatuta.
Ondoren. Areto dantzen erakustaldia, Dantzalekuan.
18:30. Triki-bertso poteoa.
20:30. Sagardo eta pintxo dastaketa, Dantzalekuan.
23:00. Obaneukeren erromeria.
Ekainak 16, igandea
12:00. Herriko gaztetxoen dantza erakustaldia, Dantzalekuan.
18:00. Herri kirol saioa egingo dute punta-puntako harri-jasotzaileek nahiz aizkolariek eta herritarrek.
19:00. Buruhandiekin eta dultzaineroekin kalejira.
Hemen, gaur eguerdiko argazkiak: