Udan murgiltzen joateko, motorrak berotzen hasiak dira errezildarrak. Izan ere, San Antonio jaiak ospatuko dituzte datorren astean, ekainaren 13tik 16ra. San Antonio egunean botako dute festei hasiera emateko txupinazoa, eta lau egunez, askotariko ekitaldiez gozatzeko aukera izango dute herritarrek.
Hona hemen egitaraua:
-Ekainak 13, osteguna. San Antonio eguna.
11:00. Txupinazoa eta meza, San Antonio ermitan. Ondoren, hamaiketakoa Itzeder eta Lidia trikitilariekin, eta Lopene ganadutegiko abereak.
18:00. Herriko trikitilarien jaialdia dantzalekuan.
19:00. Pintxo poteoa, Erniopen eta Borondegin.
-Ekainak 14, ostirala.
16:00. Haur jolasak.
19:00. Poteoa herriko trikitilariekin.
21:00. Herri afaria frontoian, Guraso Elkarteak antolatuta.
-Ekainak 15, larunbata.
16:00. Judo erakustaldia.
17:00. Puzgarriak frontoian eta karting gunea eskolako patioan.
17:30. I. Helduen Dantza Suelto Txapelketa eta areto dantzen erakustaldia.
18:30. Triki-bertso-poteoa.
20:30. Sagardo eta pintxo dastaketa dantzalekuan.
23:00. Obaneukerekin erromeria.
-Ekainak 16, igandea.
12:00. Herriko gaztetxoen dantza erakustaldia, dantzalekuan.
18:00. Herri kirolak: puntako harri-jasotzaileak eta aizkolariak eta herritarrak, patioan.
19:00. Buruhandiak eta dultzaineroak.