Azkoitia-Tolosa autobus zerbitzuen ordutegietan aldaketak izango dira larunbatean

Urola Kostako Hitza 2019ko ekainaren 6a

UK02 linean aldaketak izango dira larunbatean Azpeitiko XX. Rallysprinta dela eta. Azkoititik Tolosarako autobus zerbitzuetan, 16:00etan 19:00etan Azkoititik ateratzen diren autobusak ez dira aterako, ezta Errezildik Azpeitira doazen 16:30eko eta 19:30eko autobusak ere.

Datorren larunbatean, ekainak 8, Azpeitiko XX. Rallysprinta izango da, eta eskualdeko autobus zerbitzuetako ordutegietan eragina izango du ekitaldi horrek. UK02 autobus linean izango dira aldaketak; Azkoititik Tolosara doazen autobusetan, 16:00etan eta 19:00etan Azkoititik ateratzen diren autobusak kendu egingo dituzte, Errezildik Azpeitirako zerbitzuetan, berriz, 16:30eko eta 19:30eko autobusak dira kenduko dituztenak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide