EH Bildu izango da Errezilgo Udal Gobernuan, aise gailenduta

Urola Kostako Hitza 2019ko maiatzaren 26a

Xebero Agirretxe izango da beste lau urtez Errezilgo alkatea, EH Bilduk 255 boto lortu baititu eta Errezilgintza herri plataformak 107. Udaleko zazpi jarlekuetatik bost EH Bildurentzat izango dira, eta beste biak Errezilgintzarentzat.

EH Bilduk irabazi ditu Errezilgo udal hauteskundeak 255 boto lortuta, hau da, botoen %57, 82; Errezilgintza alderdiak, berriz, 107 boto lortu ditu, botoen %24,26. Udala osatzeko zazpi jarleku zeuden jokoan eta horietatik bost EH Bildurentzat izango dira, eta beste biak Errezilgintzarentzat, beraz, Xebero Agirretxe izango da beste lau urtez Errezilgo alkatea gehiengo osoa lortuta. Sei boz baliogabe eta lau zuri ere egon dira. Guztira, 441 herritar zeuden botoa ematera deituta Errezilen, eta horietatik 372 herritarrek bozkatu dute, herritarren %84,35ek, 2015. urtetik 15 puntu igo da parte-hartzea.

Foru hauteskundeetan, EH Bildu gailendu da 251 boto lortuta; EAJk 103 boz eskurtatu ditu, Elkarrekin Podemosek zazpi eta boto baliogabe bat egon da.

Europako hauteskundeetan ere EH Bildu-Orain Errepublikak izan da bozkatuena, 249 boto lortuta; bigarren alderdirik bozkatuena EAj izan da, 96 boto lortu ditu; Elkarrekin Podemosek bederatzi boz eskuratu ditu, Lliures per Europak hiru, Pacmak eta Junts Per Catalunyak bina boz eta Recortes Cero-k bat. Lau boto baliogabe eta hiru txuri egon dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide