Udal, foru eta Europako hauteskundeetan botoa emateko 09:00tik zabalik dago Errezilgo hauteslekua, eta herritarren joan-etorria handia izan da eguerdira bitartean. Errezilen 441 pertsona daude boza ematera deituta, eta normaltasuna nagusitu da Borondegiko hauteslekuan.
Hainbat herritarrek ez ezik, herriko bi alkategaiek ere eman dute botoa dagoeneko. Jose Antonio Labaka, Errezilgintzako zerrendaburua, izan da botoa ematen lehena, 11:00etan eman du botoa; Xebero Agirretxe, EH Bilduko alkategaia, berriz, 11:30ean agertu da hauteslekura botoa ematera.
Gaurko hauteskundeetako parte-hartze datuak 14:00etan eta 18:00etan emango dituzte, eta 20:00etan itxiko dituzte hauteslekuak.
Jose Antonio Labaka (Errezilgintza) botoa ematen. Xebero Agirretxe (EH Bildu) botoa ematen.