25. urtemuga ari da ospatzen Saiaz mankomunitatea; Albizturrek, Bidania-Goiatzek, Beizamak eta Errezilek osatzen duten gizarte zerbitzuen mankomunitatea, eta gaur, osteguna, ekitaldia egin dute Errezilen. Herriko eskolako umeekin eta eguneko zentroko adinekoekin bildu dira Saiazeko kideak, eta azken urteetan herritarren bizi kalitatea hobetzeko egin duten lanaren inguruko bideoa partekatu dute haiekin. Ekitaldian gizarte zerbitzuez eta adinekoen zaintzaz jardun dira hitz egiten, besteak beste.
Maiatzaren 16an, 15:00etan hasita, 25. urtemugarako prestatu duten bideoa ikusteko aukera izango dute herritar guztiek Errezilgo eguneko zentroan.