EH Bilduk lortu ditu boto gehien Errezilen

Urola Kostako Hitza 2019ko apirilaren 28a

Nabarmen igo da parte hartzea Errezilen, 22 puntu, hain zuzen ere. EH Bildu izan da alderdirik bozkatuena 214 botorekin.

Espainiako Kongresurako eta Senaturako hauteskundeen zenbaketak hasi dituzte jada herri guztietan. Errezilen, Kongresurako botoen kasuan, EH Bilduk lortu ditu boz gehien; 214. Bigarren alderdi bozkatuena, EAJ izan da 97 botorekin. Horien atzetik, Elkarrekin Podemos izan da bozkatuena, 12 boto eskuratuta. PSE-EE, PP eta Aulki Zuriak alderdiek boto bana eskuratu dute, eta boto baliogabe bat zenbatu dute. 

Errezilen 439 pertsona zeuden bozkatzera deituta, eta horietatik 327k eman dute botoa. %74,59ko parte hartzea izan da, beraz, %25,21ekoa izan da abstentzioa.

2016ko Kongresurako hauteskundeetan ere EH Bildu izan zen lehen indarra Errezilen, 157 botorekin. Bigarren, EAJ izan zen 62 botorekin. Elkarrekin Podemosek 14 boto jaso zituen orduan. %52ko parte hartzea izan zen hauteskunde hauetan.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide