Saiaz mankomunitateak 25. urteurrena ospatu du

Urola Kostako Hitza 2019ko apirilaren 15a

Mende laurdena bete du Saiaz gizarte zerbitzuen mankomunitateak. Albiztur, Beizama, Bidania-Goiatz eta Errezil herriek osatzen dute elkartea, eta urteurrena ospatzeko, ekitaldi berezia egin zuten joan den ostiralean, Bidania-Goiatzen. Bertan izan ziren Beizamako eta Errezilgo ordezkariak, Albizturkoekin eta Bidania-Goiatzkoekin batera. Ordezkari politikoez eta langileez gain, mankomunitatean lanean aritu diren zaintzaileak eta langileak ere bertaratu ziren.

Ekitaldiari hasiera emateko, Elena Rikondo Saiazko gizarte langileak hartu zuen hitza. Horren ostean, 25 urteotan egindako lana laburbiltzen duen bideoa proiektatu zuten, eta ondoren, bertaratu ziren guztientzako hamaiketakoa izan zen. Gainera, argazki erakusketa ikusteko aukera izan zen jauregian; datozen hilabeteetan, mankomunitatea osatzen duten lau herrietan izango da ikusgai.

Honako hau da ekitaldian eman zuten bideoa:

https://www.youtube.com/watch?time_continue=17&v=6r-I0VKA-lc

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide