Txirrindularien XLIX. Urrakiko Igoera jokatuko dute bihar, igandea

Urola Kostako Hitza 2019ko apirilaren 13a

Bihar, igandea, 15:30ean hasiko dute txirrindulariek proba, Azpeitiko anbulatorioaren aurretik. 117 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute elite mailako eta 23 urtez azpiko txirrindulariek, eta lasterketa Urrakin bukatuko da.

Azpeitiko Lagun Onak txirrindulari elkarteak antolatutako Urrakiko Igoeraren XLIX. edizioa izango da bihar, igandea. Azpeitian hasiko da proba; anbulatoriotik abiatuko dira txirrindulariak eta Urrakin bukatuko dute ibilbidea. Aurreko edizioetan, proba goizez egin izan dute, baina aurten arratsaldera aldatu dute proba, eta 15:30ean hasiko da. 117 kilometroko ibilbidea gauzatu beharko dute kirolariek, eta Zestoako, Iraetatik, Narrondotik nahiz Zumaiatik pasatuko dira horiek. Gainera, Euskalduna Torneoaren barruko proba izango da biharkoa.

IBILBIDEA:

- 15:30. Irteera. Azpeitian, anbulatorioaren aurretik.
- 15:42. Zestoa: 8,5 kilometroa
- 15:45. Arroagoia: 11,7 km.
- 15:48. Iraeta: 12,5 km.
- 16:03. Azpeitia: 22,5 km
- 16:05. Loiola: 23,5 km.
- 16:19. Zestoa: 33 km.
- 16:24. Arroagoia: 36,5 km.
- 16:27. Zestoa: 38,5 km
- 16:39. Azpeitia: 47,5 km.
- 16:58. Zestoa: 57 km.
- 17:03. Aizarnazabal: 62 km.
- 17:09. Oikia: 66 km.
- 17:13. Zumaia (Txikierdi): 69 km.
- 17:33. Azpeitia: 82 km.
- 17:47. Urraki: 91,5 km
- 17:58. Errezil: 99 km.
- 18:12. Azpeitia: 108,5 km.
- Helmuga. 18:25. Urraki: 117 km.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide